Sirwood

Mago handien hirugarren garaian, Tarok maisuak eguzki-meteoro baten  hondakinekin urrezko ezkutu bat egin zuen eta bertan hurrengo elezaharra idatzi zuen: "BOSGARREN AROAREN  BOSGARREN HILABETEKO BOSGARREN EGUNA" Handik gutxira mago handia hil egin zen eta ezkutua bere jaiotze-herrixkako tenplu sakratuan zainduta geratu zen. Harrezkero, elezaharrak kontatzen duenez, urrezko ezkutuak NARGOORTeko biztaleak  sorginkerietatik babesten ditu.  guztietako eta gaitzaren indarretako NARGOORT-etako biztanleak babesten ditu. Baina bosgarren  aroko laugarren hilabetean, Amargol magoa, basoetako gazteluko jaunak,  tenpluko ezkutua lapurtu zuen elezaharraren  esanahia ulertu zuelako eta bazekielako esandako egunean  ezkutua suntsitu egingo zela. Eguzkiaren lehen izpia jasoko duen lehena Tarok maisuaren oinordekoa bihurtu eta bere botereak jasoko ditu. Harrezkero egoera Nargoorten okerrera egin zuen: uztak galdu eta animaliak gaixotzen ziren eta gosea eta miseriak herriaz jabetu ziren. Bostgarren hilabeteren lehenengo egunean Arn Sirwood, Nargoorteko artzainak, Amargol basora ezkutuaren bila joatea erabaki zuen. Gainerako istorioa zuen esku dago!

Publikatze data: 1990
Joku mota: Abentura
Plataforma: ZX Spectrum, Amiga, Amstrad CPC, Atari ST, Msx 2, PC DOS
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Programazioa: José Antonio Morales.

Grafikoak: Igor Ruiz Konstandin.