Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 53

Easter bunny mole

n

Publikatze data: 2010
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Twisted

2D plataforma bizi eta epiko honek dituen hamar mailak gainditzeko burduntzi eta erle hiltzaile arriskutsuak jan eta zure kolorez aldatzeko ahalmena erabiliz ingurune estralurtar eta gogor batera moldatu beharko duzu.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Future world

Apokalipsi ostean girotutako 2D plataforma non bateriak agortu gabe dituen borrokarako robot batek mapa bat esploratu beharko duen desagertutako zibilizazio baten objetuak eskuratzeko. Bere helburua lortzeko antzinean hiri handi eta garrantzitsu bat izan zen aurrietan aurre egingo die izaki mutante batzuei.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Frogger

Frogger joko klasikoaren Spectrumerako egokitzapena duzu hau. Igel jauzilari atsegin batek zailtasunak gainditu beharko ditu helmugara iristeko. Igel protagonista oztopo mugikorrez osaturiko hesi bat zeharkatzen ahaleginduko da. Azkartasuna eta bizkortasuna erabiliko ditu bere helburua lortzeko, baino aldi berean kontuz ibili beharko du hutsean ez erori eta bizia ez galtzeko. Igela kurtsore-teklekin mugitu ahal izango duzu. Gozatu ezazu joko dibertigarri honekin. Lehenengo euskal bideojokoa.

Publikatze data: 1985
Joku mota: Plataforma
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

El almacén

Gure Mario eta Luilliren lanaldian egun normala da, detailetxo bat salbu: nagusiaren umore txarrak ondorio ikaragarriak ekar ditzake. (iturria: Microhobby 55)

Publikatze data: 1985
Joku mota: Plataforma
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

ZX meat boy

Super Meat Boy-aren pertsonai eta istorioan oinarritutako bideojokoa. "Endless runner” honetan  Fetus doktoreak Bandage Girl preso hartu du eta zuk askatu ahal izateko zerrak saihestu beharko dituzu.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Mr.Tie

Gure protagonistak bere subkontzienterako bidaia egingo du. Bere buruan barrendu ahala gainditu beharreko zailtasunak eta erronkak handitzen joango dira. Erronka plataforma non maila bakoitza gainditu beharreko zailtasun berri bat da.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Paint your way

Botere bereziak emango dizkiguten koloreak baliatuz hainbat plataforma kontrolatu ahal izango ditugu. Gainera, kolore hauetariko bakoitzak plataformak modu ezberdinetan mugiaraziko dituzte, betiere hiru dimentsioko ardatzen barruan.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

British Bob

Planteamendu errazeko jokoa non dituen elementu erakargarriek zure jolasteko grina areagotuko duten. Giropenak liluratuko zaitu. Bere kontzeptua pantaila finko eta arkade klasikoetan oinarritzen duen joko hau sinplea eta menpekotasun-sortzailea da, baino era berean erronken zailtasuna handitzen doa. Galletak, te-katiluak, odei ilunak, bulldog-ak, onddo-kapeluak… British Bob gurekin geratzeko geratu da. Osatuko al dituzu pantaila guztiak? Istorioa: Bob erreskatera! Erreginak jauregira hots egin dizu laguntza eske. Lapur talde batek Erresuma Batuetako galletak lapurtu ditu! Berri txarra b...

Publikatze data: 2009
Joku mota: Arkade, Plataforma
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

British Bob Jumping craze!

Berriz gure artean dugu British Bob, baino oraingoan joko berri batekin dator! Pantaila bateko galleta guztiak jan, maila bukatzeko betiko telefono kabina batean sartu, euritakoa erabili erorialdi bortitzak sahiesteko, eskutaturik dauden diamanteak berreskuratu, eszenatoki desberdinetan dauden etsaiei ihes egin… Oroitzen al zara? Ba oraingo honetan gauza berri pilarekin dator: pinball elementuak eszenatokietan, :”rompe-ladrillos” genero klasikoen kutsua, ukipen-funtzioa eta azeleragailua dituen aginte intuitiboa, zu garbitzeko gogoa duten etsai berriak... Erakutsi iezaguzu z...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Arkade, Plataforma
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia