Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 55

Sexumuxu

Ongi etorri hainbat erronkari aurre eginez sexu heziketaren arloan sakontzeko aukera emango dizun abentura grafikora. Nolakoa zara? Ze behar dituzu? Nola konpon ditzakezu? Nola harremantzen zara zure lagun eta ezezagunekin? Ba al dakizu nola bizi nahi duzun zure sexualitatea arriskurik gabe? Gai hauek eta beste asko, jolas honen bitartez landuko dituzu. Sakatu “play” aukera hasteko.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Sum

2024ko ekainaren 6an gaude. Adiba, Alvaro, iris eta Jai 15 urteko lau gazte dira eta nola gertatu den jakin gabe Mirarien enparantzan agertu dira. Bat-batean ingurunea ilundu eta nahastu egin da. Loaldi luze baten ondoren esnatu eta ez dakite non dauden. Plazaren erdialdean josten ari den emakume irribarretsu bat dago eta emakume honek du misterioaren irtenbidea aurkitzeko gakoa. Sumen helburua espainiar kultura, globala bezala ezagutzera ematea da, mendeetan zehar jazo diren gertakari historikoen emaitza. Memoria kulturalaren galtzea da jokoaren ildo nagusia eta jokalariak berak izango du his...

Publikatze data: 02-02-2012
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Lanian

Joko dibertigarri honek gai oso serioa jorratzen du: gazteen lan baldintzen inguruan dagoen estabaida. Jokalaria lizentziatu berria da eta bere ametsa lortzeko mailaz igo eta enpresari garrantzitsu bat izatera iritsi beharko du. Bere egoera hobetzeko grinak ez dio ikusten uzten gertatzen ari zaiona: lan honekin denbora galtzen ari dela eta agindupeko hutsa dela. Hainbeste ikasi eta hau da lortu duzun guztia?

Publikatze data: 2012
Joku mota: Heziketa jolasa, Simulazioa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Zetgeg

Kantauri itsasoan bizi diren zetazeo motak ezagutu nahi al dituzu? Beraien ezaugarriak zeintzuk diren jakin nahi al duzu? Gida honetan azkoz gehiago aurkituko duzu. Informazioa eta irudiez gain, hiru dimentsiotan sortutako animaliak zure eskuetan  ahal izango dituzu, gehitutako errealitate teknologiari esker. Azkenik Euskaldunek animalia hauekin izan duten eta gaur egun daukaten erlazioa ulertzeko ipuin interesgarri batekin gozatu ahal izango duzu. AMBAR Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Elkartearen Gida ofiziala da. Pixkanaka atal eta eduki berriak gehituko ditugu.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Porrotx Hiztuna

Porrotx Hiztuna: 3D mugikorretarako aplikazio elkarreragilea (Irrien Lagunak) Porrotx Hiztunaren aplikazioak Irrien Lagunei beraien pertsonaia gogokoenarekin elkar eragiteko aukera ematen die. Porrotx Hiztuna aplikazioak helburu hezitzailea ere badu; kasu honetan Porrotxek kolore ezberdinak zein diren erakutsiko dizkie haurrei. Horretarako lokuzio ezberdinak ditu aplikazioak, elementu ezberdinak kolore bakoitzarekin uztartzeko. Gainera, Porrotxek dantza ere egiten du bere abestia entzuten duenean. Porrotxen bibotearen abestia entzuteko edota gure pailazo ezagunari kili-kiliak egiteko aukera er...

Publikatze data: 2013/03/27
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia