Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 78

Puzzlea

Puzzlearen zatiak mugitu argazkia osatzeko.

Publikatze data: 2002
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Crossy robot

Gustukoak dituzu robotak? Joko honetan robota famatuetan oinarritutako piezak aurkituko dituzu. Lor itzazu pieza guztiak sorpresen makinan eta erronka epikoenak osatzen dituzten pieza epikoenak lortu. Gurutza itzazu ahalik eta gela gehien eta osa itzazu ahalik eta erronka gehien pieza epikoenak lortzeko.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Satanicida

Infernura joateko garaia da eta erritual batzuen bitartez deabruak hiltzen hastekoa. Keinu bat egin beharko duzu hiltzen duzun bakoitzean, baina kontuz ibili, deabru bat hiltzen duzun bakoitzean Satanen amorrua handitzen da eta orduan eta amorru handiagoa orduan aterako da zu ehizatzeko. Zure esku egongo da ordu arte ikasitakoa erabili eta bueltan bidaltzeko. Orain, has zaitez deabruak hiltzen!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Akzio-abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Poopin´ rainbows

Itzulpena egiten

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Crappy bird

Bizitza lasaia zen CrapTown-en, baina egun batean, magiaz bezala, Crappy-ri, bertako biztanleetako bat, hegal parea agertu zitzaizkion eta beraz hegan egin zezakeen. Bizilagunek Crappyk hegan egin zezakeela ikusita, amorruz beteta eta jeloskor, bera hil arte bere atzetik joatea erabakitzen dute. Biztanleria haserretu atzetik duela eta bere boterea ondo kontrolatzen ez duela, ez da ohartzen hodiez jositako eremu batean sartzera doala. Kontrola ezazu Crappyk ihes egiten duen bitartean eta bidean aurkitzen dituen oztopoak saihesten lagun iezaiozu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

Mr. Cracksman

Cracksman jauna munduko lapurrik ezagunena da. Erronkak maite ditu eta horrexegatik ari da lapurreta handi bat antolatzen: Richter banketxeko sotoan dauden gangetako ondasuna. Ez dauka zeregin erraza izan ere poliziak bere asmoen berri badaki eta lekua inguratu dute segurtasun-indarrek. Lortzerik al duzu harrapatu baino lehen ganga bakoitzean txanpon bat  eta altxor gehiago? Korri egizu altxorra lortu eta ahalik eta puntuazio altuena eskuratzeko!

Publikatze data: 2013
Joku mota: Arkade, Trebetasuna
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Bubble ninja frog

Ongi pasa pantailaren edozein puntutan ukituz burbuilak sortzen, leku estrategikoetan jarri eta zure ninjari propultsio handia emateko. Sakonera handia lortu hainbat itsas-oztopo dibertigarri saihestuz. Desblokeatu hainbat osagarri dibertigarri zure ninjarentzat, lorpen ezberdinen bitartez. Horretarako zulatu burbuilak, errebotatu arrain ezberdinen aurka eta urpean igeri egin mugarik gabe! Partekatu zure lorpenen argazkiak sare sozialetan. Erregistratu zure marka hoberenak eta Google Play jolas-zerbitzua erabiliz egin apustuak jolaskideekin. Gogoratu, gero eta burbuila txikiagoa...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Crossy football zombies

Esplora ezazu hiri amaiezin bat zonbiak akabatuz, errepideak gurutzatuz eta ibaietan salto eginaz. Murgil zaitez zonbiz betetako hiri batean eta gurutzatu errepideak kotxez, kamioiez… Jolastu zaitez argiztapen ezberdinetan zehar jan nahi zaituzten zonbien hordetatik ihes egiten duzun bitartean bitartean. Erabil ezazu tiroketaren kontrol berritzailea eta jo ezazu baloia modu erabat librean. Proba ezazu mekanika fresko eta intuiziozkoak nahasten duen Minecraft erako jolas hau. Ez ezazu gehiago itxaron, proba ezazu arcade jolas hau eta salto egizu gelditu gabe eta bidean aurkitzen di...

Publikatze data: 2016
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 12+

Crossy Creeper

Crossy erako jolas txundigarrienetakoa! Ehun pertsonaia baino gehiago dituenez, jolas bat baino gehiago batera edukitzea bezalakoa da. Proba ezazu orain, Halloween eguneratuarekin! Erraildun errepideak, ibaiak eta abar gurutzatuko dituzu, mendi elurtuak, infernua, basamortua bezalako lur-eremu ezberdinen gainetik. Zu harrapatzen eta zure alboan eztanda egiten saiatuko diren Creepers-etatik ere ihes egin beharko duzu, beraien helburua lurrean dauden ontziak hautsi eta jokalaria erori eta galtzea baita. Proba ezazu mekanika fresko eta intuiziozkoak nahasten duen Minecraft erako jolas hau. Ez eza...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Arkade, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Sorginen erronkak

Sorgina Pirulinaren unibertso magikora bueltatu zaitez, eta berriz topatuko zara euskal mitologiaren pertsonai ospetsuenekin. Ondo pasa ezazu hiru mini-joko ezberdinekin eta zure lagunekin lehiatu zaitez.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Adimena, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+