Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 95

Jotake

Nahikari eta Mikel hiritik baserrira joan dira bizitzera. Euren auzokideak ezagutu eta lagun berriak egiteko bidean, herri-kirolen munduan murgilduko dira. Behiak jetziaz, esne ontziak eramanez edo eta enborrak ebakiz, herriko zahar eta gazteak harrituta utziko dituzte. Denboraren aurka jolasteko prest al zaude?.

Publikatze data: 2006
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Kinito ninja

Kinito Ninja abiadura handiko alboko mugimendua duen akziozko abentura da. Jokalariaren helburua oso sinplea da: oztopoak saihestu, etsaiak sastatu eta ahalik eta altxor gehien eskuratu. Bere erakargarritasunak menpekotasun handia sorraraziko dizu. Nola egin kontra bere grafiko eta animazio zoragarriei? Ezinezkoa da. Gainera ez duzu zertan aurre definitutako pertsonai bat aukeratu behar. Nahi izan ezkero maiteminduta dagoen samurai afrikarra izan zintezke edo geisha gerlari azkarra. Zuk zeuk aukeratu! Oso intuitiboa eta erraza denez edonork gozatu dezakeen jolasa duzu aurrean. Pertsonaiak aut...

Publikatze data: 2012/04/25
Joku mota: Plataforma, Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Kukuxumusu Farm

Ea Kukuxumusu abeletxea kontrolatzeko gauza zaren! Ez dirudi artaldea gidatzea oso lan zaila denik, baino ez zaitez gehiegi fida. Hasieran oso erraza den zerbait gutxien espero duzunean modu bihurrian korapilatu daiteke. Erronkak eta Kukuxumusu Farm puzzlea gustokoak badituzu hementxe duzu zuretzat espreski egina dagoen denbora pasa amaigabea. Gozatzeko sortutako jokoa non zuk nahi adina oztopo eta tranpa aurkituko dituzu. Pertsonai oso original batek grafiko eta musika erakargarriak erakutsiko dizkizu era errazean. Nola esan hitz gutxitan: zailtasun maila perfektuki diseinatuak eta dibertsio...

Publikatze data: 2004/06/16
Joku mota: Trebetasuna
Gomendatutako adina: Denak

KopON

Agian ez dugu Championsa irabaziko, baino baietz Erregeraren Kopa lortu! Mobil aplikazio honekin Barça handiaren kontrako lehia irabazteko aukera izango duzu. Atheticek Barçari gol pila sartzen badizkio zu txapelduna izango zara.

Publikatze data: 2012/05/14
Joku mota: Trebetasuna, Publizitate jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

DonostiON

Badator! Hemen dago! Donostiako martxa nola jotzen den oroitzen ez bazara hau da zure aplikazioa! Erakutsi jotzen dakizula eta sar zaitez hoberenen zerrendan! Ez al zara gogoratzen nola jotzen den Donostiako martxa? Orduan ez dudarik izan, aplikazio hau zuretzat sortu dute! Anima zaitez eta erakutsi iezaguzu nola jotzen duzun gure musika maitatuena eta izan donostiar peto-petoa!

Publikatze data: 2013/01/14
Joku mota: Trebetasuna, Publizitate jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia