Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 28

Chains keeper

Zure hatzak eta zuk misio garrantzitsu bat duzue... Inframunduko ateak babestu eta deabruek kondenatuen katearen bukaeran dagoen zeruko tapoia zeharka dezatela saihestea! Ezaugarriak: * Jolasteko bi modu daude: estandarra eta bizi irautearena. * Deabru desberdinen kontra egiten lagunduko dizuten lau tutorial. * Modu estandarrean lortu itzazu ahal dituzun izar guztiak eta jokoaren 11 mailak gaindituko dituzu. * Bizi iraute moduan deabru hordei aurka egin beharko duzu. * Combo sistemak puntu-kopuru handienak lortzen lagunduko dizu. Sistemak honek zure erreflexuak eta adimena sarituko ditu. * Lau...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Akzio-abentura, Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

EuskalTD

Vampirita eta bere jarraitzaileek lasterketa bat antolatu dute party-a animatzeko asmoarekin. Jendea etorri dadin, Vampiritak antzeslekura iristen diren guztiei kamiseta bat emango diela esan die. Baino ez da konturatu biltegian 20 kamiseta besterik ez daudela. Parte-hartzaileak honetaz konturatzen badira Euskal Herrian sekula ikusi ez den aulkien matxinada hasiko da. Peluchito ere batuko litzateke. Arrisku hau ekiditeko Staffaren kideek lagunak deitu dituzte kamiseten frikiak geldiarazteko. Lortuko al dute? Jokoaren helburua: Frikiak antzeslekura ez iristea eta zuk kamisetarik gabe ez gerat...

Publikatze data: 2014/07/26
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Death star assault

Jolasteko bi modu daude: - “Kanpaina modua” non helburua 2 minutuz bizirik irautea da. Hauek gainditu ondoren tiro bakarra bota ahal izango duzun fasea hasten da. - “Biziraupena”: helburua ahal duzun denbora gehien bizirik irautea da. Hegalekin paretak eta oztopoak jotzen dituzunean indarra galtzen joango zara.  Espazio-ontzia suntsituko da aurrez aurreko kolpe bat jasaten duenean. Bitan tiro eginez oztopoak suntsitu eta puntuak irabaziko dituzu. Jokoaren eszenak ausazko moduan sortzen dira, beraz ez dira sekula errepikatzen.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Estrategia, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Txapelpoly

Ahal diren laukitxo guztiak erosi beharko dira, gero dirua ordaindu beharko dute han erortzen diren guztiek eta. Betiko Monopoly bezalakoa? Ez horixe! Txapelpoly izeneko joko honetan bi jokalari mota egongo dira: monopolistak eta lehiakideak.

Publikatze data: 2009
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Baratze guda

Baratze Mendiko baserritarren arteko liskarrak ez dira inoiz amaitzen. Azekean, Pako Kotaraino alkateak erabaki du: "Gaurtik aurrera, gure mendiko lurrak ez dira inorenak izango. Nekazaritzan jarduteko baratzea izan nahi duenak, bere trebezia erakutsi beharko du. Lur zati batera lehen heltzen denak, proba bat gainditzen badu, beretzat izango da."

Publikatze data: 2007
Joku mota: Estrategia, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Gamboa eta Oñaz

Zure areriaoren tropak gainditu behar dituzu, horretarako zure armarik garrantzitsuena estrategia izango da.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Social Battle

Bi edo jokalari gehiagoren artean aritzeko erronka intelektual honek zure arreta desbideratzen duten elementu bisualak alde batera uzten ditu. Honela zure benetako interesean  kontzentratu ahal izango duzu, hau da, estrategia hutsean.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Azoka

- Euskal azokak ezagutzeko prest al zaude? Euskal produktu paregabeak saltzeko gai zarela uste al duzu? Euskaraz jokatu eta ondo pasatu nahi al duzu? Zure erantzuna baiezkoa bada, hau da zure jolasa. Taloak prestatuz, euskal pastela eta baratzeko produktu paregabeak zalduz, euskal sukaldeko errezeta ezagunenak prestatzeko pausuak jasoko dituzu. Bezeroak pozik mantendu eta irabaziak handituz lortuko duzu zeure helburua. Euskaraz jolasteko eta dibertitzeko software paregabea. Bakarrik edo lagunekin elkar banatzeko edukiak ditu. Facebook edo Twitter erabili zure lorpenak ezagutzera emateko.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia