Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 80

Subacuatic

Erraza eta dibertigarria den esplorazio joko laberintikoa non itsasoak dituen arriskuei aurre egin beharko diezu. Bere grafiko xelebre, musika itsaskor eta diseinu bikainei esker, subacuatic harrapatuko zaituen joko liluragarria duzu. Itsas hondoan barreiatuak dauden lau objektu jaso eta guztiak lortzen dituzunean txalupara igotzea da zure helburua. Kontuz ibili zaitez eta ez itzazu ikutu aurkituko dituzun landare eta animaliak. Egiten baduzu oxigeno botila agortu egingo da! Zure lana burutzeko ur azpian denbora asko igaro beharko duzu eta oxigenorik gabe geratzen bazara, zer egingo duzu? Boti...

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Safybots polyester super robots

Uriarte Safybox metalikoak ez diren estaldurak fabrikatzen ditu. Kaxa eta armario hauek ur, elektrizitate, telekomunikazio eta gas instalazioak babesteko ezin hobeak dira. Beren produktu hoberenak gizateri osoa salbatuko duten super robots lilugarrietan bihurtu nahi dituzte. Arkade klasikoen itxura izango dute! Nahi duzun robota aukeratu eta  jokaleku desberninen barrena bidaiatu. Zure helburua mundua salbatzea da eta horretarako ingurune arriskutsuak igaro eta Metal eta Plastikozko batailoiak garaitu beharko dituzu. Safybot, kementsua izan zaitez! Zure botere eta indarra  izango dir...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Akzio-abentura, Arkade
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

La corona encantada

Istorio batek kontatzen du antzinako Hyoth herrialdeko erregeek sorgindutako koro bat zeramatela eta errege izateko gaitasuna koro honi esker bereganatzen zutela. Behin batean erret aholkulari zitalak botere guztia beretzat eskuratu nahian, bere sikarioetako bat bidali zuen koroa lapurtzera. Azken honek aholkulariaren esanei entzungor eginez koroa buruan jarri zuen. Koroa ez zegoen gustura egoera berri honekin, bere nagusi berria hutsaren pare zela uste bait zuen. Zeharo haserretuta sikarioa madarikatu, bere gorputza urre txanponetan bihurtu eta laster gaizkilearen emaztea izango zena izoztu e...

Publikatze data: 2009
Joku mota: Abentura
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Kao - Sumendiko sekretua

Kaoren laguna pelikanoen uhartean dago bahituta!! Zure misioa: Kaori laguntzea Tximista salbatzen. Abentura ikaragarriak biziko dituzu: munstroen aurka jardun, hegazkinekin batailatu, puzzleak osatu, errealitate birtualaren simulagailuetan irudikatutako lasterketak egin, adimen artifizaldun etsaiekin borrokatu, parapentearekin hegan egin, itsas lasterketan lehiatu... aukera aparta hainbat abentura bizitzeko.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Hiru mosketariak

Istorioa Parisen gertatzen da, 1628. urtean. Xavier kondeak eta Orsini haren laguntzaile maltzurrak D’Artagnan, Aramis eta Athos mosketariak bahitu dituzte eta gaztelu sekretu batera eraman dituzte, Frantziako koroa menderatzeko asmoarekin. Jokalariaren eginkizuna izango da Porthos mosketariari laguntzea haren lagunak salbatzen. Horretarako, berrehun eremutatik baino gehiagotatik igaro beharko du Porthosek: baso zabartsuetatik, ikaragarrizko gazteluetatik, ziega ilun eta hezeetatik... Eremu horietan guztietan, gainera, ezusteko oztopoei egin beharko die aurre: salto egin beharko du, zain...

Publikatze data: 2006
Joku mota: Abentura, Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Armix ilargian galduta

Abentura ikusgarri honetan, euskara, matematika eta inguruaren azguerari buruzko hainbat jarduera integratu dira, eta ariketei irtenbide egokia aurkitu behar zaie jokoan aurrera egiteko. Jolastuz ikasteko aukera paregabea.

Publikatze data: 2008
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Armix Baso magikoan

Armixek basoko erleei lagundu nahi die, eztia lapurtu diena harrapatzen. Izan Armix 21 eszenatokien zehar eta aurkitu erruduna.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 3+
Irudia

Tales of Ureshi

Zornotzako gazte batek, Markus, irakurtzen ari den komikiaren orrietara trasladatua izan da. Argi pistola batekin eta bere buru-azkartasunarekin misio zail bat hasi behar du: iluntasunean murgildu itzal-monstruekin bukatzeko eta Ureshi erreskatatzeko. Horrela bakarrik ahalko du herriari argia bueltatzea.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Kinito ninja

Kinito Ninja abiadura handiko alboko mugimendua duen akziozko abentura da. Jokalariaren helburua oso sinplea da: oztopoak saihestu, etsaiak sastatu eta ahalik eta altxor gehien eskuratu. Bere erakargarritasunak menpekotasun handia sorraraziko dizu. Nola egin kontra bere grafiko eta animazio zoragarriei? Ezinezkoa da. Gainera ez duzu zertan aurre definitutako pertsonai bat aukeratu behar. Nahi izan ezkero maiteminduta dagoen samurai afrikarra izan zintezke edo geisha gerlari azkarra. Zuk zeuk aukeratu! Oso intuitiboa eta erraza denez edonork gozatu dezakeen jolasa duzu aurrean. Pertsonaiak aut...

Publikatze data: 2012/04/25
Joku mota: Plataforma, Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Los ríos de Alice

Alicen eskutik aurkitu ezazu fantasia mundu bat non jokalariak bere beldurrei aurre egin beharko dien. Gezurra, inbidia, nagitasuna... presarik gabe jolasean aritzeko, irudi ederrenekin gozatzeko  eta Vetusta Morla taldeak espresuki sortutako soinu bandaz gozatzeko jolasa.

Publikatze data: 2013/11/05
Joku mota: Abentura, Adimena
Plataforma: iTunes, Android
Gomendatutako adina: Denak