Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 90

Conquistador

Munduaren Amaiera konkistatzea adore handia dutenentzat erreserbaturiko zeregina da. Abentura hau hasiko dutenek arrisku handiak gainditu beharko dituzte. Dibertsioz beteriko jokoa duzu hau: plataformaz aldatu hutsera erori gabe;  ihes egin harri erraldoi batek zu zanpatu baino lehen; krokodiloz beteta dagoen ibaian gora joan; kontuz armiarma, saguzar, estalaktita eta bidean aurkituko dituzun ehundaka tranpekin. Zure bidean topatuko dituzun arriskuak saihestu eta Munduaren Amaiera zurea izango da. Zenbat abenturazale behar izango dituzu abentura amaitzeko? Mugimendu bakarra beharko duzu s...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Mad Dan puzzle TD

Mad Dan-en munduan barneratu zaitez! Sartu duten psikiatria-gunetik bere helburua lortzen lagundu beharko duzu: handik lehenbailehen ihes egitea. Bere buru-ahalmen eta Little Johniri (mafioso sinpatikoa) esker “Landare Amorratua” eta “Esku Gogor Kapitaina” bezalako pertsonaia bitxiak ezagutuko dituzu. Hiru agertoki erabat desberdinetan girotutako 150 maila ebatzi behar izango dituzu. Bere naturaz gaindiko botereak konbinatu itzazu eta ireki iezaiozu bidea preso duten erizain bibotetsuen artean.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Euskal encounter - The great adventure

Testurik gabe.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

The awakening

Testurik gabe.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 18+
Adin mugaren arrazoia: Sexua

El tranvía de Bilbao

Bilboko tranbia inauguratu berri dute. Bizirik irauteko gai izango al zara?

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: PC, Mac OS
Gomendatutako adina: 12+

Night Runner

Abentura liluragarri eta heroikoa non zure hanken indarra eta abiadurari esker mundua askatu egingo duzu kamioi eta autoen tiraniarengandik. Hauek arrazoirik gabe zure kontra jarri dira. Aktiba itzazu erresistentziaren kartelak eta egiozu aurre injustizia honi.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Baxu, basurdearen bidaia

Baxu eta bere senideek Urdaibaira joateko erabakia hartzen dute. Baina zoritxarrez, heldu bezain pronto, ehiztariak agertzen dira eta bere taldeko guztiak ihesi doaz, Baxu berarentzat ezezaguna den Urdaibaiko biosferan bakarrik utzita. Lau jokalari desberdin aukeratu ditzakezu, eta lauren artean jokatu ere. Lagun iezaiezu bere familia aurkitzen.

Publikatze data: 2008
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Ardizuri eta zazpi karrozak

Tolosako ihauteriak heldu dira azkenean eta herri osoa dabil parrandan, baina zoritxarrez amama Frantziskaren ardi zuria desagertu da! Nor demontre izan ote da lapurra? Jokalariak detektibe pribatuak izango dira, eta mozorrotuta joango dira pisten bila.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura, Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

M eta M

Mikel eta Maite Albiste egunkariko kazetaria eta argazkilaria dira. Aztarna inspektore ekologistaren desagerketa ikertzen ari dira. Ikerketa honek Euskal Herriko toki ezberdinetara eramango ditu gure bikote protagonista.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura, Adimena
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Zugarramurdiko profezia

Zugarramurdiko Profeziak esaten du fantasia eta errealitatearen munduak bereistuko direla betirako eta iluntasuna etorriko dela. Natura Zientziak, Geografia eta Historia, eta Euskara eta Literaturari buruzko galderak erantzun beharko ditu erabiltzaileak jokoan zehar aurrera egiteko.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak