Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 55

Letra magikoak

Ipuin interaktibo honetan Aitorreri lagundu beharko diogu. Aitor mendian galdu egin da, baina laguntza magiko bat edukiko du: arkatz magikoa alegia. Arkatz honek idazten duena erreala bihurtzen bait da.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Bubble letrak

Bakarka edo lagunekin batera jolasteko joko hezitzailea. Iguanaren mihia erabiliz burbuilek gordetzen duten letrak lortuko dituzu. Baina dinamita bat jotzean burbuilen ilara guztia desagertuko da, euliek ere, ez dizute lana erraztuko.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Memento Vivire

Jolasaren helburua da fobiak dauzkaten gaixoei laguntza ematea. Horretarako gaixoaren buruan sartu beharko zara arazoaren errora iritsi ahal izateko.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Zenbakia lortu

Emandako zenbakiekin saiatu zaitez zifra zehatza lortzen.

Publikatze data: 2002
Joku mota: Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Irudia

Jainkoen lurraldean: Mariren kondaira

n

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Nire gorputza barrutik

Sarkofagoa irekita dago eta bertako eskeletoa deseginda; sarkofagoa itxi ahal izango dugu, inor ohartu aurretik. Faraoiaren laguntzailea aztiarengana joan da zer ote duen jakitera, baina aztiak inork baino gutxiago daki! Lagun esaiozu organo bakoitza zein den esanez! Hezur eta organo bakoitza ezagutzea ez da nahikoa; non kokatua dagoen ere jakin behar da! Ea neskaren edo mutikoaren irudia osatzen duzun. Labirintoan galduta dabilen lagunari bidea erakutsi iezaiozu galderak zuzen erantzunez; zuzena edo okerra den baino ez duzu esan behar!

Publikatze data: 2003
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Sorginen kondaira

Ume eta gazteei bideratua, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza sustatzen du, 3Dn egindako leku harrigarrietan gertatzen diren erronka dibertigarriak gaindituz. Jokoaren eduki guztia bai euskaraz bai gazteleraz egonda edozein motatako publikoak eta familiek gozatu dezakete. Gaueko garaitu ezazu: Gaueko gaiztoa itzuli egin da, eta bere botereekin Euskal Herria ilunpean murgiltzeko nahia dauka. Lagundu iezaiezu Mariri eta bere sorginei, etzai zital hori garaitzen Euskal Mitologiaren beste hainbat pertsonaien laguntzaz. Puzzleak osatu itzazu: Azkarra izan beharko zara, puzzleak asmatze...

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Adimena, Heziketa jolasa, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Barbantxo 3D

Barbantxo ipuin klasiko baten moldaketa da. Ipuin interaktibo honekin jolastu, ikusentzunezko efektuekin gozatu eta ipuina entzun edota irakurri daiteke. Gainera abentura honen bideoak 3Dan daude, aplikazioan bertan 3D betaurrekoak modu errezean egiteko gida eskaintzen da. Hauekin bideoak ikustea gozagarriagoa da. Barbantxok umeen sormena eta irudimena estimulatzen ditu. Era berean naturaren mundura gerturatzen ditu, baserri-giroan oinarrituta baitago. “Barbantxo”k familia-giroan jolasteko aukera bikaina eskaintzen du. Gozatu ezazue Barbantxoren ilustrazio eta soinu-banda originalekin!

Publikatze data: 2015
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: iTunes, Android
Gomendatutako adina: Denak

WALIKALE: Zein da mundua aldatzeko zure mugikorra?

Flying Dodosek (Portugalete, Bizkaia) sortutako joko hezitzailea, Alboan ONGDaren “odolaren mineralak”-ekin bukatzeko kanpainaren barruan. Abentura grafiko bat da, non jokalariek munduan zehar bidaiatu behar dute, telefono higikorren fabrikazioaren atzean dauden sekretuak argira ateratzeko nahiarekin.

Publikatze data: 2015/09/24
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes, Mac OS
Gomendatutako adina: 7+

Zoozoroa

Zoozoroa haurrak teknologia berrien munduan hasteko joko ezin hobea duzu. Aldi berean hauen ezagutzak, jarrera eta trebetasunak indartuko dira. Abentura grafiko hau 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako diseinatua dago. Komoko, Ben eta Bam-en eskutik animaliak bizi diren mundu fantastikoa ezagutuko duzu. Jokalariak galderak erantzun, erronka txikiak gainditu eta bertan dauden animali atseginak ezagutu beharko ditu abenturaren amaierara iristeko.

Publikatze data: 2009
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 3+
Irudia