Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 21

G.O.H.S. Amanda transfer

Amanda zara, G.O.H.S.-en (Grey Odd Humans Ship) espioi bat. Bilatu eta bidali nabe arraro honen armarrien kodea. Modu horretan soilik ahalko duzu mundua askatu.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Abentura, Tiro, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Vir-us

Vir-Us bi jokalariren arteko jolasa da eta gamepad bidez jolasten da. Erabili joysticks-ak mugitzeko eta itzuliak egiteko. Erabili LT eta RT botoiak tiro egiteko. Kolore orlegiak beste taldeko aliatuak hiltzen ditu, koloretako balak etsaien izakiak kutsatu eta zure aliatuan bihurtzeko aukera emango zaitu.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Tiro, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

8DAYS

8Days - Bakea gure egitekoa da stick bikoitzeko shooter bat da zeinetan ezinbestekoa ez den mertzenario gisa jokatzen duzun G.O.D. Inc.-entzako (“Urrea, Petrolioa eta Diamanteak” ingelesez -  GOOD Nasdaq). G.O.D. Enpresa Militar Pribatuen sektorean munduko liderra bihurtu da, eta haren negozio nagusia, bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka eremuetara bakea eramatea da.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC, PlayStation 4 (PS4), Xbox One
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Unforgiven VR

Unforgiven  benetako western duelu baten emozio eta tentsioa sentiarazten dizkizun VR joko bat da. Lehiatu zaitez beste jokalari baten aurka milisegundo batek nor bizi eta nor hiltzen den erabaki dezakeen abentura batean…

Publikatze data: 2018
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Mega Vaporizer Apocalypse Exterminator

LAN tirogile frenetikoa!  Akabatu zure etsai ikusezinak uhin-armarekin! Erne ibili uhin-leherketetan babes-gabe egoteaz. *Kontuz ibili Windows-en firewall-arekin jolasten duzun lehen  aldian.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Tiro, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Cubicle

Cubicle online eta den jokalarianitzeko jolasa da. Multianitza da. Phontonen oinarritutako hil ala biziko burruka da. Cubicle ontzien mundua da, baina agintzen duena esfera gorri gaizto bat da, erritualak egiten ari dena ontzi guztiak ezabatzeko. Bizirik irteteko modu bakarra erritualaren momentua iritsi aurretik aldarean egotea da. Nola edo hala biziraun behar duzu.- Erabili WASD mugitzeko.- Saguaren ezkerreko botoia tiro egiteko.- Zuriunea, salto egiteko.   

Publikatze data: 2016
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Kiliki hitter

Sanferminetan, goizero goizero erraldoi eta buruhandien desfile bat egoten da. Haietariko batzuk kilikiak deitzen dira: gizaki forma duten baina forma absurdo edota erridikulizatzailearekin eginiko maskara erraldoiak kasko modura jartzen direnak. Kilikiak umeen atzetik korrika ateratzen dira eskuan daramaten borrarekin jotzeko asmoz. Desfile tradizional honekin txikiek haien festa propioaz gozatzen dute.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Tiro
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Biopatrol

Biopatrol da Gingko alabartarren proposamen harrigarria. “Txip miragarria” (1987) eta Descent leinuko lehenengo pertsonan gertatzen den ekintza nahasten dituen bideojokoa dugu. Gudu-zelaia: gizakiaren gorputzaren barnealdea. Jokalariak mota askotako esplorazio eginkizunak bete beharko ditu arrakasta lortzeko, mikro-organismoen analisiak eta infekzio eta parasitoen suntsiketa nano-kirurgia prezisioarekin.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Abentura, Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

8 Days

G.O.D Inc. (Gold Oil and Diamonds Inc. - GOOD Nasdaq) konpainia militar pribatuen (KMP) buruzagia bihurtu da. Bere negozio nagusia, bere bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka tokietara bakea eramatea da. Zure lehen eginkizuna konpainiako erabili eta botatzeko mertzenario bezela ekialdera bidaiatzea izango da, munduko maila altuko jendeari bere eguneroko sushia hartzea eragozten dien arroz bahitura mundiala apurtzera. Zure helburua bertako diktadore militarra limurtzea izango da arroz bahitura bukatu dadin.

Publikatze data: 2015/12/09
Joku mota: Trebetasuna, Abentura, Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 16+

Duck Hunt

Duck Hunt 8 biteko Nintendo klasiko zaharraren konbertsioa da. Pantailan azaltzen diren ahateei tiro egin beharko diezu. Baino desberdintasun bat dago ordea: Nintendo pistola  mitikoa erabili ordez zure behatza erabili beharko duzula ahateak ehizatzeko. Jokoa oso sinplea da: guk galdu arte txandak pasatu eta gero eta ahate gehiago hil beharko dituzu puntuazio altuagoak egin ahal izateko. Zeinen erraza, ezta?

Publikatze data: 2013
Joku mota: Tiro, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak