Itzultzen
Publikatze data: 2020Euskal pilotako simulagailua. 1 diskoa (CD-ROM) : soinua eta koloretan
Publikatze data: 2001Jokoak 90.hamarkadako Italiako FIFAren Munduko Kopa atalean parte hartzeko aukera ematen du. Mundial aurreko bat (aukeratzen dugun bi selekzioen lagunartekoa), entrenamendua eta demo modua jokatu. Simulazioa goitik beherako ikuspegian garatzen da. Porterietara Scrollaren bitartez iristen da.
Publikatze data: 1990Golden Basket 1990an sortu zen mahai gaineko ordenagailurako saskibaloi-jolasa da. Opera Soft-ek garatu eta argitaratu zuen Opera Sports markaren barruan. Jolasak bost alde batera partidua erakusten du, eta albo bateko ikuspegia ematen du.
Publikatze data: 1990Helburua: Kontxako bandera irabaztea. Zure indar guztia beharko duzu beste traineruak atzean uzteko, baina kolpez gehiegi nekatu gabe, bestela ez zara ziabogara iritsiko eta ezingo duzu helmugako balizan zure arraunak altxa. Aukeratu zure kolorea, eta hasi arraun egiten!!!
Publikatze data: 2000Bi aukera jolasteko: - Harriko eskalada: tontorrera iristeko bide zuzen bakarra dago. Desbideratzen bazara eta segidan bi hutsegite egiten badituzu, sokatik zintzilik geldituko zara metro batzuk beherago. Gogoan izan denbora mugatua duzula bi eskalatzaileekin gora iritsi ahal izateko. - Everest mendiaren eskalada: Munduko mendirik garaiena eskalatzera zoaz eta horrek bere zailtasunak ditu. Jokoaren aurreko fasean ez bezala, oraingoan bi eskalatzaileak sokaz lotuta doaz eta aldi berean mugitzen dira. Gogoan izan denbora mugatua duzula zure ikurrina Everest mendiaren gailurrean jarri ahal izatek...
Publikatze data: 2000Diberti zaitez basket joko honekin eta hautsi itzazu munduko errekorrak. Zure trebetasuna eta kontzentrazioari esker erakutsi ezazu hamsterrak saskiratzen hoberena zarela! Nola jolastu: Hamsterra geldiarazi nahi baduzu ikutu ezazu airean dagoenean. Saskiratzeko apuntatu eta tiro egin! Behetik botatzen baduzu, puntu gehiago jasoko dituzu! Jaurtiketa garbiekin puntu gehiago lortuko dituzu! Jokoa gure hamster Willyren omenez egin dugu. Gizajoak mahaitik behera botatzeko ohitura du eta beti adi egon beharra dugu. Lagundu iezaguzu gure hamster maitea salbatzen!
Publikatze data: 2014Surfeatu ezazu olatu hau ahal duzun guztia! Kontrolak aski errazak dira grom batentzat: egin ezazu klik pantailaren ezker aldean abiadura txikiagotzeko eta eskuinean azeleratzeko.
Publikatze data: 2014/11/02Inoiz Joko Olinpiarretan parte hartu nahi izan duzu? Hau duzu zure aukera! Korrika, jauzi egin eta xabalina jaurti ezazu… Mundu guztiko jokalarien kontra lehiatu eta txapeldun bat bezala sentitu zaitez! Lehiakorra, erakargarria eta zirraragarria! Elkar zaitez Kinito Sports-ekin! Dominak irabazten hasi eta onena zarela frogatu!
Publikatze data: 2012Aukeratu zure pertsonaia eta bihur zaitez Euskal Herriko herri kiroletako txapeldun nagusian. Herri kiroletako sei probatan onena zarela erakutsi beharko duzu, proba bakoitzeko maisuei irabaziz. Behin hasiz gero, ezingo duzu amore eman.
Publikatze data: 2007