Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 12

Abracadabra

Abracadabra arrakasta nabarmena lortu zuen, eta ez Dinamic-ek ez Topok, bideokoen banatzaile  erraldoi espainiarrak  ez zutela argitaratu kontuan izanez, arrakastaren merezimendua oraindik handiagoa da. Hala eta guztiz ere esan beharra dago aipatu dugun lehenegoa ezik, beste konpainia handiek ez zutela elkarrizketa abenturarik argitaratu. Dituen grafiko onekin eta bere atmosfera liluragarriarekin harrapatuko zaitu. Pasadizo bezala esan nahi dut nire bizilagunarekin batera amaituu nuela. Biok ordu pila pasatzen genituen jolasten eta egunero aurkikuntza berriak elkarri azaltzeko elkartzen gine...

Publikatze data: 1988
Joku mota: Abentura
Plataforma: Msx 2, Amstrad CPC
Gomendatutako adina: Denak

Invasion of the zombie monsters

Behingoz Ned eta Lindak intimitate une bat dute. Gaurkoa egun zoragarria izan da: beren institutuko ekipoak elkarren segidako lau urteetan Zientzia Olinpiadak irabazi ditu. Bikote zoriontsua hiriko begiratoki zaharrean zeru izartsuaz gozatzen ari da. Baino zoriontasunak gutxi iraungo du… Bat-batean eta nondik atera den jakin gabe tximista bat zerutik irten eta bete-betean bikotearen kotxeari danbateko izugarria eman zion. Kolpea dela eta Ned denbora batez nahasi samar egongo da eta erreakzionatzea lortzen duenean aurrean daukana benetan beldurgarria da: itzal maltzur batek hiria estali du eta...

Publikatze data: 2010-2013
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2
Gomendatutako adina: 16+