Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 93

Birziklatu jolasa

Ikasi hondakinak sailkatzen modu dibertigarri batean.

Publikatze data: 2014/01/31
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Nairobitarra

Nairobitarra autobusak hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak jaso nahi ditu 2 jokalarirentzako joko hezigarri honek. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta txarrak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko. Zoriak erabakiko du gurpil bat zulatuta eta gelditzeko beharra izango duen, muga batean pasaportearekin arazoak izango dituen ala paisaia natural batez gozatu edo bertako biztanleen laguntza jasoz aurrera egin ahal izango duen.

Publikatze data: 2013/04/30
Joku mota: Heziketa jolasa, Mahai jokoak
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Hitzen katapulta

Hitzen Katapulta Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da. Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu. 3 maila ezberdin aurkezten ditu joko honek: mendia, hiria eta hondartza. Guztira 17 pantaila. Maila bakoitzean agertzen diren hitzak maila horren testuinguruarekin bat egingo dute. Box2D motore grafikoa erabili da jokoaren ekoizpenerako.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: iTunes, Android
Gomendatutako adina: 7+

Altxorraren bila

'Altxorraren bila', 3D-n garatutako gure azken jokoa da. Altxorra aurkitzeko, historia, geografia eta naturari buruzko galderak erantzun beharko ditugu.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: iTunes, Android
Gomendatutako adina: 7+

Minotauroaren labirintoan

'Minotauroaren labirintoan' jokoan, asmakizunak, esaera zaharrak eta Euskal mitologia landuko ditugu. Minotaurorengandik aldendu behar dugu, eta irteera aurkitu behar dugu. Irteerara lehenago heltzeko, objektu magiko batzuk aurkituko ditugu: liburua, edabe magikoa, eta makiltxo magikoa.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 12+

Vr high

Jokoga Interactivek argitaratutako lehenengo bideojokoa Vr High dugu. Altuera esagutzeko errealitate birtual esperientzia bat da. Edozein mugikorrentzeko errealitate birtualerako gailuetan erabiltzekoa, Google Cardboard bezalako gailu batean. Gozatu garaieraren esperientziaz.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Simulazioa
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Pirate English

Ikas eta jolas ezazu gure pirata eroen tripulazioarekin. Ongi pasa ingelesa ikasten duzun bitartean!

Publikatze data: 2014/11/18
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 7+

Endless drunk

Lagundu mozkor honi etxera heltzen, gaua luzea izan baita.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 16+

Amildegitza

Anima zaitez gure bideojolas berria frogatzera! Mugi ezazu bola, gorantza eta beherantza, eskuinera eta ezkerrera, mapan agertzen diren letrak ikutzen erakusten dizugun hitza bukatzeko eta hurrengo mapara pasatzeko.  

Publikatze data: 2013
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 7+

Duck Hunt

Duck Hunt 8 biteko Nintendo klasiko zaharraren konbertsioa da. Pantailan azaltzen diren ahateei tiro egin beharko diezu. Baino desberdintasun bat dago ordea: Nintendo pistola  mitikoa erabili ordez zure behatza erabili beharko duzula ahateak ehizatzeko. Jokoa oso sinplea da: guk galdu arte txandak pasatu eta gero eta ahate gehiago hil beharko dituzu puntuazio altuagoak egin ahal izateko. Zeinen erraza, ezta?

Publikatze data: 2013
Joku mota: Tiro, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak