Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 93

Crazy chords

Joko hau musika instrumentalaren ingurukoa da. Txirula bat zara eta zure helburua abesti osoa jotzea da. Espazioko inbaditzaileetan inspiratzen gara baina bereizten gaituena musika akordeen transmisioa da eta ez hiltzearen akzioak. Joko honen bitartez, pertsonak musikarekin konektatzen saiatzen gara eta musikarekiko dugun ikuspegia positiboagoa bilakatzen da. Jokalari berrientzat; jokoaren lehenengo maila tutorial bat da. IRADOKIZUNAK: EZ UTZI BLOKEAK LURRERA ERORTZEN, GALDU EGINGO DUZU BESTELA. Zure arma musika da. Arcade joko honen helburua puntuazio altuena lortzea da. "MUSIKA ZARATA B...

Publikatze data: 2018
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Brain trap

Zenbait lagunek galdetu izan didate ea atzera itzultzea posible den; baina ez, gure pertsonaia aurrerantz doa, gora igo, tranpak eta ateak aktibatu, bideak zabaldu… zure arreta guztia behar du, bestela, ezinbestean hilda amaituko duzu (ez da bug bat, zu zara trabatuta amaituko duena, beraz, gauzak bi aldiz pentsatu behar dira). Pertsonaia kontrolatzeko bi botoi erraz ditugu: salto egin, mugitzeko, edota buruaz beste egiteko, zeren eta gaizki edo blokeatuta amaituko baduzu… hobe denbora aurreztu. Akatsa egin duzun lekutik apur bat lehenagoko kontrol-puntu batean agertuko zara berr...

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Get away the wave

Olatuak.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Flipping gems

Bi jokalarik (gorriak eta urdinak) 6x6ko taula bateko lauzak txandaka koloreztatuz joan behar dute. Jokalari baten lauzak bestearen lauzetako bat ukitzen badu, aurkariaren kolorea hartuko du. Taula osoa kolorezko lauzaz beterik dagoenean, lauza gehien koloreztatu dituen jokalariak irabaziko du.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Estrategia, Puzzle, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak

Kiliki hitter

Sanferminetan, goizero goizero erraldoi eta buruhandien desfile bat egoten da. Haietariko batzuk kilikiak deitzen dira: gizaki forma duten baina forma absurdo edota erridikulizatzailearekin eginiko maskara erraldoiak kasko modura jartzen direnak. Kilikiak umeen atzetik korrika ateratzen dira eskuan daramaten borrarekin jotzeko asmoz. Desfile tradizional honekin txikiek haien festa propioaz gozatzen dute.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Tiro
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Crossy robot

Gustukoak dituzu robotak? Joko honetan robota famatuetan oinarritutako piezak aurkituko dituzu. Lor itzazu pieza guztiak sorpresen makinan eta erronka epikoenak osatzen dituzten pieza epikoenak lortu. Gurutza itzazu ahalik eta gela gehien eta osa itzazu ahalik eta erronka gehien pieza epikoenak lortzeko.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Super crazy painting

Protagonista, haur “berezia”, modu ezberdinenan margotzeko kuadernoa aurkitu du, Necronomicón-a. Plastidecor-ak eskuartean, bere sorkuntza martxan jartzen du eta orrietan adardun monigote bat marraztu du, zeinek bizitza hartu duen.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Adimena
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Satanicida

Infernura joateko garaia da eta erritual batzuen bitartez deabruak hiltzen hastekoa. Keinu bat egin beharko duzu hiltzen duzun bakoitzean, baina kontuz ibili, deabru bat hiltzen duzun bakoitzean Satanen amorrua handitzen da eta orduan eta amorru handiagoa orduan aterako da zu ehizatzeko. Zure esku egongo da ordu arte ikasitakoa erabili eta bueltan bidaltzeko. Orain, has zaitez deabruak hiltzen!

Publikatze data: 2016
Joku mota: Akzio-abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+

Crappy bird

Bizitza lasaia zen CrapTown-en, baina egun batean, magiaz bezala, Crappy-ri, bertako biztanleetako bat, hegal parea agertu zitzaizkion eta beraz hegan egin zezakeen. Bizilagunek Crappyk hegan egin zezakeela ikusita, amorruz beteta eta jeloskor, bera hil arte bere atzetik joatea erabakitzen dute. Biztanleria haserretu atzetik duela eta bere boterea ondo kontrolatzen ez duela, ez da ohartzen hodiez jositako eremu batean sartzera doala. Kontrola ezazu Crappyk ihes egiten duen bitartean eta bidean aurkitzen dituen oztopoak saihesten lagun iezaiozu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

Slender Island

Survival horror berria, Slenderman pertsonaian oinarrituta. Slender uhartera iritsiko zara barkuz, eta irlan zehar ibiliko beharko duzu, Slendermangandik ihes egiten, irlatik ihes egiteko behar dituzun 8 dokumentuak bilatzen dituzun bitartean.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Survival horror
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 12+