Red Pants ipuinetako izaki txiki bat da eta zure laguntza behar du mugitzeko. Bere etxea barraskilo-lagun gosetiaren gainean dago. Gidatu barraskiloa basoko mehatxu bitxiak saihestuz. Burua erabili beharko duzu, edo buruan duzun letxuga.
Publikatze data: 2019Lurreko errepiderik luzeena esperientzia interaktibo bat da, lau pertsonen bizitza ez-apartak kontatzen dituena. Jokoaren tonu orokorrak neutraltasun osoa eta testurik eza ditu oinarri, eta horrek bere eduki guztia interpretazio askearen esku uzten du. Guzti hau jatorrizko giza zunda intimo batek gidatzen du.
Publikatze data: 2020Delta Squad eskola zaharreko arkade jolasa da, 90eko hamarkadako momentuak bueltan ekartzeko prest, baina itsura bisuala modernoagoa eta garai berrietara egokitua. FullBlast-en jasandako inbasioaren ondoren, gure heroiek merezitako atsedena hartu dute. Baina dibertsioa ez da inoiz iraunkorra, eta Rumanovsky jeneralaren indarrek gizateriarekin amaitzeko gai den birus hilgarria kontrolatu nahi dute. Eta hau ezin da Delta taldearen zaintzapean gertatu! Haiek arduratuko dira Rumanovskyren planak geldiarazteaz mundua menderatzeko! Norbanako jolasa edo 4 lagunekin tokiko jolas kooperatibo modu...
Publikatze data: 2019Euskal pilotako simulagailua. 1 diskoa (CD-ROM) : soinua eta koloretan
Publikatze data: 2001Beldurra, asmakizunen ebazpena, esplorazioa, borroka eta errekurtsoen kudeaketa klabeak izango dira Submersed-tik bizirik ateratzeko. Prest al zaude? Jack Ballard, Miamiko itsas erreskate zerbitzuko paramedikua da, emazte hil ondoren berriz ere lana berrartzen duena. Larrialdietako dei batek itsas instalazio arraro bateraino eramaten du. Bertatik bizirik atera ahal izateko gaitasun guztiak erabili beharko ditu.
Publikatze data: 2019Mendebalde zaharrean, informazioa mezularien bidez zabaltzen zen. Abenturazale ausartek informazioa alde batetik bestera eramateko bere bizitza arriskuan jartzen zuten. Transmisioa arriskuz betea zegoen: kanpotarrak, hegazti beldurgarriak, deabruzko izakiak. Flinn zara, mezulari haietako bat eta zure helburua da posta postontzietan uztea. Saihets itzazu oztopo guztiak eta osa itzazu misioak plataforma hau gainditu ahal izateko. Erabil itzazu geziak mugitzeko eta barra, salto egiteko. Zorte on!
Publikatze data: 2018Pandemia jolasaren helburua da ahalik eta hartza-panda gehienak salbatzea harrapatu dituzten gaixotasunak beste inorri kutsa ez diezaioten. Gaixotasun hauek kontaktu bidez pasatzen dira eta garaiz sendatzen ez badira, andui zitalagoetan mutatu daitezke.
Publikatze data: 2018Amanda zara, G.O.H.S.-en (Grey Odd Humans Ship) espioi bat. Bilatu eta bidali nabe arraro honen armarrien kodea. Modu horretan soilik ahalko duzu mundua askatu.
Publikatze data: 2018Minimal, mugimenduen transmisioan oinarritua jolas abstraktua da. Botoi bakar handi batekin jolasten da, zuri-beltzean, zeinek fisikoagoa egiten duen. Eman iezaiozu botoiari energia pilota batera pasatzeko eta, mikrojolas ezberdinetan, irristatu, salto egin edo flotatzeko.
Publikatze data: 2018“Runner” bi jokalarientzako jolasa da. Jokalari bakoitzak oztopo ezberdinak saihestu beharko ditu pista amaigabe batean. Ezeren kontra jotzen ez duen jokalariak irabaziko du. Ibilgailuak bata besteaz aldentzen doazen neurrian hauen sortasun ahalmena handitzen doa, eta beraz, horiek kontrolatzea ere zailagoa suertatzen da.
Publikatze data: 2018