Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 30

Nire herri maitea

Ipuin honek Euskal Herriko paraje eta kultura ezagutzera laguntzen gaitu, bai istorioaren bitartez baita ipuinean zehar dauden minijokoen bitartez ere. Helene, Euskal Herriko gaztetxo bat da, eta Eskoziatik Harry bisitan etorri egin da. Helenek gure kultura eta gure paraje zoragarriak erakusteko irrikitan dago eta urte oso bat dauka horretarako. Ipuin honetan Donostiako Danborrada, Bizkaiko Gaztelugatze Doniene, Arabako mahastiak edo Nafarroako San Fermin jaiak ezagutuko dituzu, beste askoren artean.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Ipuin interaktiboa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Letra magikoak

Ipuin interaktibo honetan Aitorreri lagundu beharko diogu. Aitor mendian galdu egin da, baina laguntza magiko bat edukiko du: arkatz magikoa alegia. Arkatz honek idazten duena erreala bihurtzen bait da.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Bubble letrak

Bakarka edo lagunekin batera jolasteko joko hezitzailea. Iguanaren mihia erabiliz burbuilek gordetzen duten letrak lortuko dituzu. Baina dinamita bat jotzean burbuilen ilara guztia desagertuko da, euliek ere, ez dizute lana erraztuko.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Gurutzegrama

Zientziarekin erlazionatutako gurutzegrama hau osatzen saiatu zaitez.

Publikatze data: 2003
Joku mota: Adimena
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Jainkoen lurraldean: Mariren kondaira

n

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Nire gorputza barrutik

Sarkofagoa irekita dago eta bertako eskeletoa deseginda; sarkofagoa itxi ahal izango dugu, inor ohartu aurretik. Faraoiaren laguntzailea aztiarengana joan da zer ote duen jakitera, baina aztiak inork baino gutxiago daki! Lagun esaiozu organo bakoitza zein den esanez! Hezur eta organo bakoitza ezagutzea ez da nahikoa; non kokatua dagoen ere jakin behar da! Ea neskaren edo mutikoaren irudia osatzen duzun. Labirintoan galduta dabilen lagunari bidea erakutsi iezaiozu galderak zuzen erantzunez; zuzena edo okerra den baino ez duzu esan behar!

Publikatze data: 2003
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Sorginen erronkak

Sorgina Pirulinaren unibertso magikora bueltatu zaitez, eta berriz topatuko zara euskal mitologiaren pertsonai ospetsuenekin. Ondo pasa ezazu hiru mini-joko ezberdinekin eta zure lagunekin lehiatu zaitez.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Adimena, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Party Hard Edizio Berezia

Party Hard Global Game Jam 2015ean 48 ordutan buruturiko jokoa da eta Androidera poratua. Zu eta zure lagunak parrandan zaudete baina zombiek gauez lo egitea gogoko dute eta ez dute beraiek molestatzerik nahi. Zu eta zeure lagunekin akabatuko dute bakean deskantsatu ahal izateko. Eragotzi ezazu merezi dutena emanez  zure arma kuttunarekin, iltzedun beisbol batea.  

Publikatze data: 2015/03/07
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC, Android
Gomendatutako adina: 7+

WALIKALE: Zein da mundua aldatzeko zure mugikorra?

Flying Dodosek (Portugalete, Bizkaia) sortutako joko hezitzailea, Alboan ONGDaren “odolaren mineralak”-ekin bukatzeko kanpainaren barruan. Abentura grafiko bat da, non jokalariek munduan zehar bidaiatu behar dute, telefono higikorren fabrikazioaren atzean dauden sekretuak argira ateratzeko nahiarekin.

Publikatze data: 2015/09/24
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes, Mac OS
Gomendatutako adina: 7+

Urpeko erreinuan

Ibili surfean marrazoak eta kalatxoriak saihestuz, bidaiatu ur azpira eta gainditu probak, aurre egin itsasoa mehatxatzen duen piztiari... sekulako abentura biziko duzu joko honetan. Horretaz guztiaz gain, itsasoari buruzko hainbat informazio jasoko duzu (besteak beste, ornodunei eta ornogabeei, arrantzari eta klimari buruzkoa), eta hori guztia inprimatu eta erabili ere egin ahal izango duzu.

Publikatze data: 2005
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+