Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 6

8DAYS

8Days - Bakea gure egitekoa da stick bikoitzeko shooter bat da zeinetan ezinbestekoa ez den mertzenario gisa jokatzen duzun G.O.D. Inc.-entzako (“Urrea, Petrolioa eta Diamanteak” ingelesez -  GOOD Nasdaq). G.O.D. Enpresa Militar Pribatuen sektorean munduko liderra bihurtu da, eta haren negozio nagusia, bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka eremuetara bakea eramatea da.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC, PlayStation 4 (PS4), Xbox One
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Guns and russians

Errusiar erruletaren simulazioa.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 16+
Irudia

8 Days

G.O.D Inc. (Gold Oil and Diamonds Inc. - GOOD Nasdaq) konpainia militar pribatuen (KMP) buruzagia bihurtu da. Bere negozio nagusia, bere bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka tokietara bakea eramatea da. Zure lehen eginkizuna konpainiako erabili eta botatzeko mertzenario bezela ekialdera bidaiatzea izango da, munduko maila altuko jendeari bere eguneroko sushia hartzea eragozten dien arroz bahitura mundiala apurtzera. Zure helburua bertako diktadore militarra limurtzea izango da arroz bahitura bukatu dadin.

Publikatze data: 2015/12/09
Joku mota: Trebetasuna, Abentura, Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 16+

Endless drunk

Lagundu mozkor honi etxera heltzen, gaua luzea izan baita.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 16+

Invasion of the zombie monsters

Behingoz Ned eta Lindak intimitate une bat dute. Gaurkoa egun zoragarria izan da: beren institutuko ekipoak elkarren segidako lau urteetan Zientzia Olinpiadak irabazi ditu. Bikote zoriontsua hiriko begiratoki zaharrean zeru izartsuaz gozatzen ari da. Baino zoriontasunak gutxi iraungo du… Bat-batean eta nondik atera den jakin gabe tximista bat zerutik irten eta bete-betean bikotearen kotxeari danbateko izugarria eman zion. Kolpea dela eta Ned denbora batez nahasi samar egongo da eta erreakzionatzea lortzen duenean aurrean daukana benetan beldurgarria da: itzal maltzur batek hiria estali du eta...

Publikatze data: 2010-2013
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2
Gomendatutako adina: 16+

Azzurro 8-bit Jam

Ez al duzu oraindik ezagutzen Azzurro rock pub-a? Rock musika, bideoak… Gaupasa egiteko leku ezin hobea! Ah, eta bertan  inoiz ahaztuko ez duzun zurrutero txapelketa ospatzen da. Zeinek edango du gehien eta zehaztazun handiagoarekin? Gainontzeko parte-hartzaileen erritmoa jarraitzeko eta aurretik adierazita dagoen kolore sekuentzia edateko gai izango al zara? Bihurtu zaitez Azzurroko 8-bit Jam gau rockeroko errege! Momentua iritsi da. Zure Metalaren zentzumen guztiak jarri itzazu bizkortasun mentalaren eta abiaduraren zerbitzura! Erronka bakoitzaren hasieran kolore sekuentzia bat p...

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 16+