Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 229

Yako the Dog

Kontrolatu Yako txakur txikia eta gidatu Iñaki bere bizitzan zehar zaunka eginez eta tentazioak saihesteko.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Plataforma, Puzzle
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak

Dumboa

Dumboa gure lehen 3Dko jokoa da Gonzalo konpositorearentzat opari gisa egina. Gure herriko auzo batean oinarritzen da. Arakatu kale ilunak eta giltzak eta jostailuak jasoaz, aurkitu irtenbide bat.

Publikatze data: 2019
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Red Pants

Red Pants ipuinetako izaki txiki bat da eta zure laguntza behar du mugitzeko. Bere etxea barraskilo-lagun gosetiaren gainean dago. Gidatu barraskiloa basoko mehatxu bitxiak saihestuz. Burua erabili beharko duzu, edo buruan duzun letxuga.

Publikatze data: 2019
Joku mota: Plataforma, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

The longest road on Earth

Lurreko errepiderik luzeena esperientzia interaktibo bat da, lau pertsonen bizitza ez-apartak kontatzen dituena. Jokoaren tonu orokorrak neutraltasun osoa eta testurik eza ditu oinarri, eta horrek bere eduki guztia interpretazio askearen esku uzten du. Guzti hau jatorrizko giza zunda intimo batek gidatzen du.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Adimena
Plataforma: iOS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Relevo's Snowboarding

Relevo Snowboarding Munduko Txapelketan sartzera zoaz! Lehiaketak 16 etapa ditu guztira, denak erronkaz beteriko zirkuitu ederrak. Erabil ezazu zure trebetasuna erlojuaren kontrako lasterketa zoro honetan, estiloa eta abiadura esperientzia desberdinak menderatzen dituzun bitartean! Irakurri tentuz kontrolei buruzko informazioa, eta nola egin trikimailu libreak!

Publikatze data: 2020
Joku mota: Kirola, Lasterketa
Plataforma: MSX
Gomendatutako adina: Denak

Treasure rangers

Treasure Rangers-en erronka dibertigarri bat aurkituko duzu. Jokalari bakar batentzat puzzle eta plataformak daude. Bertan, pertsonaia batzuen trebetasunak konbinatu beharko dituzu aurrera egiteko. Lucy, Eric, Roxy eta Randy ezagutuko dituzu. Taldean lan eginez gero, dena da posible! Zerbait gertatzen ari da auzoan! Zulo pila bat nonahi agertzen ari dira, eta suhiltzaileak ere ez dira egoera kontrolatzeko gai. Treasure Rangers-tarrek magiaz betetako kobazulo-sistema bat aurkituko dute auzoko lurpean: askatu zure lagunak, batu zure taldea eta konpondu misterioa!

Publikatze data: 2019
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PlayStation 4 (PS4)
Gomendatutako adina: Denak

Hitz bihurriak

Hitz bihurriak jokoan erantzun bat eskatzen zaizu. Bai pantailan agertuko den irudiaren izena, audio batean entzuten den galderaren erantzuna edo pantailan idatziz agertzen den galderarena. Erantzuna emango zaizu, pantailan agertuko da baina letrak desordenatuta egongo dira eta zure egitekoa letra horiek antolatzea izango da erantzun zuzena eman ahal izateko. Galderak gai ezberdinen ingurukoak izan daitezke: teknologia, kultura… gustuko duzun gaia aukeratu dezakezu ala gailuak zoriz kategoria ezberdinen inguruko galderak botatzen uztea. Banaka joka dezakezu zure ezagupenen aurka 5...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: Denak

Jai Alai

Euskal pilotako simulagailua. 1 diskoa (CD-ROM) : soinua eta koloretan

Publikatze data: 2001
Joku mota: Kirola
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Westmail

Mendebalde zaharrean, informazioa mezularien bidez zabaltzen zen. Abenturazale ausartek informazioa alde batetik bestera eramateko bere bizitza arriskuan jartzen zuten. Transmisioa arriskuz betea zegoen: kanpotarrak, hegazti beldurgarriak, deabruzko izakiak. Flinn zara, mezulari haietako bat eta zure helburua da posta postontzietan uztea. Saihets itzazu oztopo guztiak eta osa itzazu misioak plataforma hau gainditu ahal izateko. Erabil itzazu geziak mugitzeko eta barra, salto egiteko. Zorte on!

Publikatze data: 2018
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Proyecto X

Ontzien borroka.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Arkade, Estrategia
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak
Irudia