Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 430

Mr.Tie

Gure protagonistak bere subkontzienterako bidaia egingo du. Bere buruan barrendu ahala gainditu beharreko zailtasunak eta erronkak handitzen joango dira. Erronka plataforma non maila bakoitza gainditu beharreko zailtasun berri bat da.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Practice your music

Practice Your Music musika praktika sustatzen duen aplikazio interaktibo bat da. Musika instrumentu bat jotzen ikasi edo zure teknika hobetu nahi izanez gero, era berri, interaktibo eta dibertigarri baten egin dezakezu orain. Bakardadean egin beharreko saioak ahaz itzazu. Practice Your Music aplikazioarekin zu zeu izango zara protagonista!

Publikatze data: 2013
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Sins will judge

Zure ekintzak ez dute etorkizuna bakarrik mugatuko, iragana ere bai. Nor zara? Zer egin duzu zure identitatea merezi izateko? Pertsonekin edo/eta objetuekin interaktuatu ahal izango duzu. Dena den konbinazio eta jolasteko modu desberdinekin jokoa irabazi dezakezu. Errealitatea pertsonai desberdinen lenteekin ikusi duzu eta zure helburu nagusia hauek jokatuko luketen bezala egitea da. Kontuz ibili zaitez, bekatuak hasieratik epaitzen dira. Gods Will be Watching, Home and Virtue’s Last reward eta beste pelikula askok inspiratu duten jokoa duzu hau. Nola jolastu: teklatuarekin nahiago dituzun el...

Publikatze data: 2014-01-26

Paint your way

Botere bereziak emango dizkiguten koloreak baliatuz hainbat plataforma kontrolatu ahal izango ditugu. Gainera, kolore hauetariko bakoitzak plataformak modu ezberdinetan mugiaraziko dituzte, betiere hiru dimentsioko ardatzen barruan.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Sansoyo

Gaixorik dagoen pertsona batek gogor egin beharko dio gaixotasunetik irteteko eta bere bizitza normala berreskuratzeko.

Publikatze data: 26-01-2014

Alone in the forest

Gure heroiaren patua zure esku dago. Bere helburua ezkututako altxor bat aurkitzea da eta bidean azalduko zaizkion izaki arriskutsuak garaitzen lagundu beharko diozu. Gaztelu zahar batean altxor zoragarri bat ezkutatu dute. Bidai honetatik ez da sekula inor itzuli. Gaztelutik gertu, heriotzaren haraneko hilerri ikaragarrian dauden gaizkiaren izakiek sekretu zahar bat babesten dute.

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia

Simple Portal

Erabili ezazu zure pistola pastela hartu ahal izateko!

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia

Call it X

Aire-perspektiba duen shooterra non etsaiak eta aliatuak ez dira oso desberdinak.

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia

Light

Kolorezko puzzle baten aurrean zaude. Argi fotoi bat zara eta hauen ezaugarriak dituzu: argiaren osagaiak (R,G,B) zure gorputzera (uhin/partikulak) eransteko ahalmena. Era honetan maila guztiak gainditu eta arrakasta lortuko duzu.

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia

Im afraid (of shadows)

Umetxo bat zara eta edozer gauzak ikaratzen zaitu, zure mundua itzal ilunez betetako infernu batean bihurtuz. Zure bidean aurkituko dituzun pelutxezko hartzen laguntzari esker saiatu zaitez jostailu-dendara iristen.

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia