Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 430

Frogger

Frogger joko klasikoaren Spectrumerako egokitzapena duzu hau. Igel jauzilari atsegin batek zailtasunak gainditu beharko ditu helmugara iristeko. Igel protagonista oztopo mugikorrez osaturiko hesi bat zeharkatzen ahaleginduko da. Azkartasuna eta bizkortasuna erabiliko ditu bere helburua lortzeko, baino aldi berean kontuz ibili beharko du hutsean ez erori eta bizia ez galtzeko. Igela kurtsore-teklekin mugitu ahal izango duzu. Gozatu ezazu joko dibertigarri honekin. Lehenengo euskal bideojokoa.

Publikatze data: 1985
Joku mota: Plataforma
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

El almacén

Gure Mario eta Luilliren lanaldian egun normala da, detailetxo bat salbu: nagusiaren umore txarrak ondorio ikaragarriak ekar ditzake. (iturria: Microhobby 55)

Publikatze data: 1985
Joku mota: Plataforma
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Molto vivace

Molto Vivace joko esperimentalean “musika generatiboak” definitzen du mundua. Esplora ezazu mundu abstraktua eta eman iezaiozu bizitza ikuste-elementuak bilduz. Elementu desberdinak elkartuz tren luze bat sortzen duzun neurrian, soinu-banda dinamiko eta ikuste-esperientzi erakargarria sortuko dituzu.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Adimena
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Apple Tree

Apple Tree ez da joko konbentzionala, jokalariak erantzunkizunak hartu beharko dituen alegia interaktiboa baizik. Helburua bere pertsonaia guztiak asetu ahal izateko ongi antolatzea da. Esploratu, egoerak aztertu eta taldean lan egin ezazu zure denborari ahalik eta onura gehien atera ahal izateko. Apple Tree-n egindako akats bakoitzak ikasgai bat dakar.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Clash

CLASH, “em up” japoniarretan (shmup edo STG) inspiratutako “2.5D shooter” espaziala da. Ezaugarri nagusiak: - 40 pantailetako kanpaina modua. - Survival eta buruzagien arteko borrakak dituen erronka modua. - 4 zailtasun maila. - Bertikalean eta horizontalean jolasteko aukera. - Adimen artifizialak kudeatutako etsaiak. - Hilkorrak diren 5 buruzagi. - Trebetasun-sistema. - Ontziaren hobekuntzak. Zure ontzia hobetu eta mailaz igo zaitez. Denbora gehiegi behar duzu buruzagi bat irabazteko? Mina handitu zaizu! Bizkorregi irabazten dizute? Erresistentzia handitu ezazu! Zure arma, balen abiadura, ez...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Hikaru

Hikaru, IOS eta Android plataformetarako sortutako 3D puzzle bat duzu. Hóplay, Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren hirugarren edizioan “Euskadiko joko hoberena” izendatua izan zen.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Puzzle
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Gurbinjuego

“Gubindu” izeneko hezkuntza-bideojokoa: nekazari edo abeltzain on bat izan nahi al duzu? Orduan Nafarroako Aranzadi interpretazio gunea zure lekua da. Bere helburua jokolaria primerako nekazari edo abeltzaina izatea da eta horretarako erabaki pila hartzen ikasi beharko du: landuko duen uzta, labore-lurra aukeratu, kalitate-ziurtagiria lortu, ekoizte-prozesua ebaluatu, salmenta prezioa ezarri, etabar.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Aizoku

Aizoku sukodu klasikoaren antzeko jokoa duzu, eta dituen desberdintasunak askoz ere atseginagoa eta originalagoa egiten dute.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Irauntxoak V - Eta biodibertsitatea

Helburua: gure bizitzan jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan bioaniztasuna da haurrek jorratuko duten gaia. Ezaugarriak: bideojokoak 5 proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Irauntxoak IV - Mugikortasuna

Helburua: gure etxean jokaera jasangarria sustatzeko aholkuak ematen dizkigun bideojoko saila. Oraingo honetan mugikortasuna da jorratzen duen gaia. Ezaugarriak: bideojokoak 5 proba ditu eta hauetako bakoitzak bideo-aholkuak, jokoak eta tribial bat dauka.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak