Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 430

Gotxi maskota

Maskota bat eduki nahi duzu? Orain maskota birtuala edukitzeko aukera daukazu!! Janaria eman behar diozu, baina elikadura orekatua hartu behar du, okela gehiegi jan egiten badu bere osasuna jaitsi egingo da, eta kontran, barazki gehiegi emanez gero ez du indarrik izango. Kirola egitea ere oso garrantzitsua da, kirolaren bidez bere osasuna hobetuko da. Gainera kirola egiterakoan pozago egongo da gure maskota eta dirua irabazi egingo duzu. Diruaren bitartez maskotarentzako mozorroak erosi ditzakezu. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Ezetz asmatu!

Aplikazio honen bitartez zure jakintzak proban jarriko dituzu. Lagunen contra jokatu dezakezu edo aplikazioaren aurka jokatu eta mailaz igo. Bi joko mota ditu: alde batetik Erronken bidez erabiltzaileek mailaz igo egingo dira, eta bestetik Borroken bidez berriz, lagunen aurka jokatu dezakezu eta puntuak irabazi. Puntuen bidez sailkapenaren lehenengo postuan jarriko zara. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Euskal kartak

Alde batetik, joko honetan kartetako joko bat aurkituko da baina euskal kutsuarekin. Paloak eta figurak euskal sinbologiako ikurrengatik aldatu egin dira. Bestalde, Euskal Kartak jokoarekin tarte entretenigarria eta erosoa izateaz gain, euskaraz eta euskal kulturaren inguruko ezagutzak handitzeko edota sakontzeko aukera paregabea izango da. Euskara hobetzeko, ikasteko edota bizitzeko aukera dago joko honekin. Gainera, mitologiako datu eta istorioak ezagutzeko aukera ezin onena da hau. Mari, Herensugea, Basajaun, Zezengorri, Sugaar, Tartalo, Mikelats, Iratxoak, lamiak, Atarrabi… bezal...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Euskal futbol kopa

Futbola eta kultura bateratzen duen aplikazio honetan erabiltzaileek bakarka edo euren contra jokatu dezakete. Euskal Kopa irabazteko gai zara? pase bakoitza egiterakoan galdera bat agertuko da, asmatuz gero pasea zure jokalarira helduko da, baina kale eginez gero arerioak hartuko du baloia. Golera botatzerakoan ere galdera bat erantzun beharko duzu. Aplikazioan bakarka edo beste erabiltzaileen aurka jokatu dezakezu, baita zure taldea sortu ere.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Erronkaren erruleta

Erruleta honen bitartez lagunen aurka jolastu dezakezu. Erruletak zenbait gairen inguruan galderak bota egingo ditu, gai baten galdera asmatzerakoan gai horren ikurra irabaziko duzu. Ikur guztiak lortzen dituen erabiltzaileak partidaren irabazlea izango da. Baina, kontuz, ikurrak lapurtuak izan bait ahal dira.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Edabearen bila

Madarikazio batek herria hartu du eta basoko espirituaren bila joatea erabaki dute haiek lagunduko dituelakoan. Espirituak badaki zer egin behar duen, edabe magiko bat prestatu behar du herria askatu ahal izateko baina… ez ditu behar dituen osagai guztiak. Hiru falta zaizkio! Neba-arreba bikotea haien bila joan beharko da mundu osoan zehar bidaiatuz, baina ez da erraza izango. Milaka arrisku dira haien zaien! Osagaiak lortzen ez badituzte herria betiko geldituko da harri bihurtuta, horregatik osagai bakoitza lortzeko dauden arriskuei aurre egin beharko diete haien ausardi guztirek...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Ipuin interaktiboa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Bingoklik

Euskal hiztegia lantzeko aplikazio da hau. Bingo baten mekanika hartu egiten du eta Euskararen hiztegia lantzera bideratzen dugu. Aplikazioak 3 joko mota eta 3 testuinguru aurkezten ditu. Alde batetik, janari, objektu eta animalien buruzko hiztegia landu egiten da, eta bestetik, kategoria bakoitzak 3 joko mota edukiko ditu, hiztegia lantzeko bereziki landu direnak. Mota errezenak audioak eta testua eskaintzen du bingora jolastean, erdiko mailak berriz bakarrik testua aurkezten du. Azkeneko maila (zailena) bakarrik audioekin egiten du lan. Bai bakarka, bai binaka jolastu daiteke

Publikatze data: 2017
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 3+

Jai Alai

Euskal pilotako simulagailua. 1 diskoa (CD-ROM) : soinua eta koloretan

Publikatze data: 2001
Joku mota: Kirola
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Mundupoly

Joko honetan planeta osoan zehar ibiliko zara, monopoly handi bat balitz bezala. Herritik herrira bidaiatuko zara monumentuak eta hiriak erosiz, eta beste erabiltzaileren batek zure hirian jausiz gero dirua ordaindu beharko du. Baina, bai hiriak eta monumentuak erosteko orduan, baita beste erabiltzaile bati dirua ordaintzeko orduan, mementu horretan zauden kontinenteari buruzko galdera bat agertuko da. Galdera asmatzen baduzu ordaindu beharrekoa gutxitu egingo da. Jokoa eta kultura bateratzen duen aplikazio honen bitartez, Lur planeta osatzen duten herriei buruz ikasi egingo duzu.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Nire herri maitea

Ipuin honek Euskal Herriko paraje eta kultura ezagutzera laguntzen gaitu, bai istorioaren bitartez baita ipuinean zehar dauden minijokoen bitartez ere. Helene, Euskal Herriko gaztetxo bat da, eta Eskoziatik Harry bisitan etorri egin da. Helenek gure kultura eta gure paraje zoragarriak erakusteko irrikitan dago eta urte oso bat dauka horretarako. Ipuin honetan Donostiako Danborrada, Bizkaiko Gaztelugatze Doniene, Arabako mahastiak edo Nafarroako San Fermin jaiak ezagutuko dituzu, beste askoren artean.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Ipuin interaktiboa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+