Latest games added

Minimap

MINIMAP, Euskal Herrian sortutako bideojokoen mapa, Tabakaleratik bultzatu eta elkarlanean garatutako proiektua da. Honen bidez, Euskal Herrian sortutako bideojokoak bildu, sarbidea eman eta ikusteko aukera izatea da helburua. MINIMAP egitasmoak mota guztietako bideojokoak biltzen ditu: ezagunak, komertzialak, independenteak, artistikoak… era honetan sortzaile guztiak, bai amateur-ak nola profesionalak, beraien lanak gehitzeko aukera dute, guztien gozamen izan daitezen.

MINIMAParen bidez bideojokoen informazioa kontsultatu dezakezu eta, sortzaileek aukera hori ematen duten kasuetan, jolastu baita ere.

Bideojokoren bat mapa gehituz parte hartu nahi baduzu, begiratu Parte hartzea atala edo egin ezazu klik Gehitu bideojokoa atalean eta guztiekin konpartitu ezazu informazioa.

Eskerrik asko!

Parte hartu

Animatu zaitez MINIMAPan parte hartzera!

Horretarako, webean proposatzen dizkizugun urratsak jarraitu eta partekatu nahi duzun informazioa gehitu behar duzu. Kontuan izan Euskal Herrian sortutako bideojokoak onartzen ditugula, ondorioz beste lurraldeetan sortutakoak ez ditugu onartuko. Bideojokoa edozein jatorri, izaera edo motatakoa izan daiteke, beti ere, informazioa gehitzean eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.

Bideojokoak mapan gehitzeko hiru bide daude:

  • ONLINE (gomendatutakoa). Lotura honetan egin ezazu klik eta argibideak jarraitu. Sistema erraza eta erosoa da, era honetan minutu gutxi batzuetan zure bideojokoa mapan ikusi ahal izango duzu.
  • EMAIL
: Bideojokoaren inguruko informazioa (bideojokoaren izena, mapan kokapena, egilea(k), deskribapen laburra) helbide honetara bidali tabakalera_ubik@tabakalera.eu. Informazioa jasotzen dugunean zurekin harremanetan jarriko gara. Nahi baduzu bideojokoa ere bidali dezakezu.
  • POSTA ARRUNTA. Nahi izanez gero, posta arrunta erabili dezakezu informazioa eta bideojokoa helarazteko: 
 Tabakalera. Mandaseko dukea, 20012 Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa). 
Jaso bezain pronto weba eguneratuko dugu.

Informazioaren edizioan lanak egiteko eskumena jasotzen du Tabakalerak. Gure asmoa ez da, inola ere, edukien kontrol zorrotza egitea, eta are gutxiago mugatzea, baina bai ahalik eta era egokienean azaltzea. Adibidez, gure editore taldeak edukiak euskaraz, espainolez eta ingelesez ipintzen ditu. Hala ere, iradokizunik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Kredituak

Ideia eta proiektuaren garapena: Tabakalera

Dinamizazioa: Carlos González

Web programazioa: Xavier Balderas

Laguntzaileak:

  • Daniel Artamendi
  • Xavier Balderas
  • Iñaki Huarte
  • Iruri Knörr
  • Arturo Monedero
  • Joannes Txabarri

Harremanetarako

Tabakalera: tabakalera_ubik@tabakalera.eu

TABAKALERA

Mandasko Dukea, 32. Torre de Atotxa

2012 Donostia-San Sebastian
T: +34 943 011311

www.tabakalera.eu

facebooktwitter

 

  • Ongi etorri
  • Step 1
  • Step 2
  • Step 3
  • Step 4
  • Step 5
  • Step 6
  • Step 7

Hasiera

Ongi etorria MINIMAPera.

Hemendik aurrera bideojokoen informazioa gehitu ahal izango duzu, zazpi urratsetan.
Sistema oso erraza da, dena argi azalduta dago. Ez duzu bost minutu baina gehiago behar izango.

Atal batzuetan informazioa gehitzea derrigorrezkoa da (* izartxo baten bidez markatuta dago) eta beste  batzuetan informazioa gehitzea librea da. Kasu batzuetan zerrenda batetik aukera bat edo gehiago hartu beharko duzu, eta beste batzuetan testu librea idatzi dezakezu.

Ez ahantzi bideojokoaren informazioa irudi eta bideoen bidez aberastu daitekeela, eta nahi izan ez gero, bideojokoa igo dezakegu jolasteko.

Zalantzarik izan ez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eskerrik asko!

1. urratsa

MINIMAPAra bideojoko bat gehitu ahal izateko, ondorengo galderei baietz erantzun beharra daukazu:

  • Programa informatikoa da.
  • Jolas egitura dauka.
  • Amaitua edo/eta argitaratua dago.
  • Interaktiboa da.
  • Lizentzia mota ipini behar da.

Izanez gero, ondoko informazioa gehitzea proposatzen dizugu:

  • Bideojokoa euskaraz dagoen esatea
  • Bideojokoaren web URL helbidea

Gehitu beharreko beste datuak:

  • argitarapen data
  • lizentzia mota
  • weba (baldin badauka)

2. urratsa

Jarraian bideojokoaren izena, eta deskribapen laburra gehitu beharra dago.

MINIMAPak informazio guztia euskaraz, españolez eta ingelesez eduki nahi du. Deskribapena hizkuntza hauetako bat baino gehiagotan bidal badezakezu, gehitu testuak hemen.  Deskribapenak hiru hizkuntzetan bidaltzen ez badituzu, Tabakalerak egin beharreko itzulpenak egiteko konpromisoa hartzen du.

3. urratsa

Atal honetan bideojokoa mapan kokatuko dugu.

Horretarako, lehenik, lauki zurian bideojokoa garatu den lekuaren helbidea idatzi behar da (talde, enpresa, norbanakoaren… helbide postala).

Jarraian mapan puntu bat kokatu behar duzu.

Bi informazio hauek derrigorrez ipini behar dira.

4. urratsa

Atal honetan bideojokoaren edukien eta funtzionamenduaren inguruko informazio gehigarria sartu behar da.

Egin zure aukera(k) kasu bakoitzean:

  • Bideojokoak nabigatzen duen plataforma. Aukera bat baino gehiago hautatu dezakezu.
  • Bideojoko mota. Aukera bat baino gehiago hautatau dezakezu.
  • Erabiltzeko gomendatzen den adina.
  • Eduki problematikoa daukan kasuan, informazio gehigarria.

5. urratsa

Atal honen helburua bideojokoaren sorkuntzari buruzko ahalik eta informazio gehien sartzea da. Ikusi dezakezun bezala, hautazkoa da, baina bete dezazun animatu nahi zaitugu; zenbat eta informazio gehiago eta hobeagoa sartu, datu basearen erabilgarritasuna handiagoa izango da.

  • Bideojoaren sortzailearen/sortzaileen informazioa, sortzaile taldearen informazioa.
  • Garapenean erabilitako teknologia.
  • Aurrekontua.
  • Negozio eredua.
  • Oharrak: interesagarria iruditzen zaizun informazio oro gehitu dezakezu.

6. urratsa

Atal honetan bideojokoaren irudia(k) eta bideoa(k) igo ditzakezu.

Bideojokoaren irudi bat edo bideo bat baino gehiago gehitu dezakezu. Derrigorrezkoa da gutxienez irudi bat gehitzea.

Era berean, bideojokoa ordezkatuko duen irudia aukeratu dezakezu.

Irudiek ezin dute 1 MB baino handiagoak izan.  Bideojokoen URL helbidea da gehitu beharrekoa.

Drop here the pictures you want to upload or embed any video from Youtube or Vimeo.

Igo irudia Gehitu bideoa

Utzi hemen irudiak

    7. urratsa

    Aurrera! Amaitzen ari zara!

    Informazio igotzen duzun lehen aldia bada, zurekin harremanetan ipini ahal izateko idatzi zure posta elektronikoko helbidea.

    Nahi baduzu igo zure bideojokoa.

    Gizakia zarela frogatzeko irristatu gezia

    <
    >

    Eskerrik asko parte hartzeagatik

    Zure parte hartzea eskertzen dugu.

    Laster arte!

    Itxi